Dokumental onenaren urrezko txapela jaso du Esti Urresola zinemagile laudioarrak zuzendutako “Paperezko ahotsak” filmak Zinemaldia.cat jaialdian.
Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen du zinema jaialdi hori, eta hamar pelikula lehiatu dira aurtengo edizioan, fikziozko lau eta sei dokumental. “Igelak” filmak lortu du fikziozko pelikula onenaren saria eta “Gutik zura” dokumentalak, aldiz, euskarazko lan onenarena.
