Omnia alderdiaren ustez, EH Bilduk eta EAJk legedia baliatzen dute bere jarduera oztopatzeko eta informazioa eskuragarri izan ez dezan.
Horrez gain, Nerea Gonzalezek adierazi du udalaren hainbat ekimenen berri hedabideen bitartez jaso dutela. Udal langileen hitzarmena jarri duten horren adibide gisa. Izan ere, bihar aurkeztuko diete batzordean eta hurrengo astelehenean bozkatu beharko dute udalbatzan. Omniako zinegotziak azpimarratu du erakundeak eta beharginen ordezkariek duela urtebete abiatu zituztela negoziazioak eta oso tarte txikian erabaki beharko dutela zer jarrera hartu.
Aldi berean, alderdiak leporatu dio EH Bilduri gardena ez izatea eta kontratu txikien publizitatea nahikoa ez izatea.
Oztopoak
Omniaren iritziz, EH Bilduk eta EAJk ez dute gogoko oposizioaren kontrol lana eta horregatik oztopatzen dute bere jarduera. Nerea Gonzalezek nabarmendu du udal osoko bilkuran eta batzordeetan alkateak ez diela uzten erantzuten eta azalpenak ematen.