2017/02/23 - 2017/02/24 21:00

GHOLD + Melmak + Killerkume

GHOLD + Melmak + Killerkume
Orbeko Etxea, Laudio
>>GHOLD (UK) Beraien hitzetan, progressive noise taldea da, 2016. urtean azken diska "PYR" argitaratu ondoren, Europan zehar aurkezten ari dira. Progressive noise nahasten dute sludge ta psikodeliarekin. --DOOM & GLOOM-- https://ghold.bandcamp.com/// >>Killerkume (EH) Taldea 2012ko udazkenean hasi zen Loan, Ximel, Mirage edota Hauts-etik zetozen taldekideez osatua. Harez geroztik bi LP grabatu dituzte: “Trautzer Blaster” (2015) eta “Industrial Sunbath” (2016) Denbora tarte honetan oso era aktiboan jardun izan dira zuzenean, batik bat Euskal Herri eta estatu mailan (Madril, Valentzia, Zaragoza, Extremadura, Galizia…), baina Europako herrialde ezberdinetan ere arituz: Alemania, Holanda, Italia, Frantzia eta Portugalen, esaterako. Azkenengo LP hau zuzenean zintan grabatua eta nahastua izan zen Madrilgo Brazil Estudioan, 2015eko uztailaren 28tik 30era bitartean, Javier Ortiz soinu teknikari ibili izan zela. Masterraz JJ Golden arduratu da (Sonic Youth, Shipping News, Neurosis, Calexico…). Bere edizioaz Suediako Gaffer Records eta Euskal Herriko DDT, Cosmic Tentacles eta Politburó Recording Fiasco zigiluak arduratu dira. “Industrial Sunbath”-en taldeak aurrerapausu nabarmena egiten du, bere soinuan free-jazz edota proposamen esperimental eta abstraktuagoen eragina areagotuz eta rock-aren eskema formal kontserbadoreneetatik guztiz aldenduz. “Industrial Sunbath”-etaz aparte, taldearen beste 2 erreferentzia diskografiko nahasketa prozesuan daude egun: Bigarren gitarrista moduan Billy Bao taldeko Mattinekin Leipzig-en grabatutako diskoa, eta ingurune guztiz industrial batean grabatutako inprobisazio batzuk. Disko hauek hurrengo hilabeteetan argitaratzea espero da. https://killerkume.bandcamp.com/// >>Melmak (EH) 2010. urtean sorturiko bikotea. Etxebarria anaiek sludge, doom eta besteriko soinuak nahasten dituzte beren estilo pertsonala ateratzeko. 2014. urtean bere disko debuta "The Only Vision Of All Gods" argitaratu zuten. 2015. urtean "Pig Songs" Ep-a argitaratu zuten Nooirax Producciones eta Noizeland Records- ekin. 2016. urtean bigarren diska argitaratu zuten "Prehistorical" Nooirax Producciones, La Choza De Doe, It Lives In The Woods, Violence In The Veins eta Barraks Promotion-ekin. Estatu batuetako undergroundeko hainbeste web horrialdeetan hitz onak jaso dituzte (The Obelisk, The Sludgelord, etab...). Azken hiru urteetan Jucifer, Grime, 1000mods, Goat Leaf, Witchthroat Serpent, Santo Rostro, Guerrera, Estricalla eta beste hainbeste taldeekin partekatu dute eszenatokia. https://melmak.bandcamp.com // SARRERA: 7€

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide