Ertzaintzaren lan absentismo datuak plazaratu ditu El Correo egunkariak. Datu horien arabera, Laudiokoa da absentismo altuena duen bigarren ertzain-etxea. Iragan abenduan % 18,34ko absentismoa erregistratu zen eskualdeko komisaldegian. Muskizko polizia etxea da lehena zerrendan, %25,79ko absentismoa izan baitzuen abenduan. Hilabete horretan % 12,42koa izan zen Ertzaintzaren absentismo batezbestekoa. Datu horrek adierazten du eguneko 770 ertzaina ez direla lanera joaten EAEn. Araba da batez besteko altuena duen herrialdea, % 14,58rekin.
Absentismo gehien, brigada mugikorrean
Polizia dibisioaren arabera aldatu egiten da absentismo tasa. Brigada mugikorra da lehena, % 17,14ko batezbestekoarekin. Arkauteko irakasleen artean % 15,56koa da absentismoa eta % 12,58koa Zaintza eta Erreskate Unitatean. Tasa baxuena Arabako Trafiko Unitatearena da, % 10,83ko batezbestekoarekin.
Langile publikoen artean dagoen absentismoa (Osakidetzakoa kenduta) bikoizten du Ertzaintzarenak.
