EAJk oharra zabaldu du adierazteko babesa eskaini nahi diola Kepa Galdosen sendiari eta ados dagoela epaiari helegitea ez jartzeko erabakiarekin.
Zentzu berean, ziurtatu du justiziaren independentzia errespetatu eta sententzia bete behar dela.
Amiantoaren erabilera politikoa salatu du
Aldi berean, EAJk eskatu die Laudioko gainerako alderdiei gaia politikoki ez erabiltzeko, amiantoak guztiengan eragiten baitu mina. Gauzak horrela, aldarrikatu du: "Lerdea darioten estrategia merkeak erabilita eta populismo merkean murgildutako testigantza faltsuak plazaratu baino lehen, hartutako erabakiak ezagutu behar dira".
Berez, jeltzaleek berretsi dute amiantoa kentzeko lanek jarraitu behar dutela eta betebehar horretan langileen osasuna bermatzea ezinbestekoa dela.