Esku-hartzeak ez du kasinoaren itxura aldatuko. Cristina Gonzálezek azaldu du: “Bermatze egitura jarriko da eraikinean, ezkutatuta; beste eskailera bat eraikiko da barrualdean terrazara igotzeko, terraza husteko gaitasuna hobetu dadin; eta mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako igogailua jarriko da”.
SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformak eskatu zion Arabako Foru Aldundiari proiektua aldatzeko terraza herritarrek erabili ahal izan dezaten.