Datorren abuztuko San Roke jaietarako pregoilari gisa aritzea nor nahiko luketen adierazi ahalko dute Laudioko herritarrek. Laudioko Udalak bi bide jarri ditu iradokizunak jasotzeko: Udaletxean eta Kultur Etxean dauden gutunontziak baliatuta edo laudio.eus web-gunean sartuaz.
Martxoaren 31ra arte egongo da irekita proposamenak egiteko epea.