Larunbatean izan zen proba eta 6 orduko oinezko lasterketa izan zen. Helburua ahalik eta puntu gehien lortzea zen eta denbora muga gaindituta, minutuko 5 puntu galtzen zuen taldeak.
Muga hori amaitzeko 20 segundo falta zirenean heldu ziren euskaldunak mugara 43,5 kilometro eta 1.700 metroko desnibela bete ostean.
Aaron Garmendia eta Maitane Garmendia Euskal Raid Aralar taldeko kideak dira.
Igandean ere
Hurrengo egunean beste lasterketa batean parte hartu zuten laudioarrek Julio Vazquez Valentziako lasterkariarekin eta kasu horretan 5. heldu ziren.