Euskadiko Teknika Txapelketan emaitza oso positiboak lortu dituzte Laudioko Tae kwon Do klubeko kideek.
Maider Astobizak urrezko domina eskuratu zuen Freestyle kategorian, eta Urko Herrerok zilarrezkoa.
Teknika kategorian Olga Gutierrezek zilarrezko domina irabazi zuen Master 2 esparruan, eta Yerai Alonsok eta Eukene Pikazak brontzezko dominak ume esparruan.
Klubak zoriondu ditu Itxasne Gonzalez, Gaizka Molinuevo, Iker Pelaz eta Ainara Vivanco, finaletara heldu baitziren.