Martxoaren 10, 11, 12, 17, 18 eta 19an egingo da Laudioko Pintxo Lehiaketaren X. edizioa. Herriko 30 taberna eta jatetxek hartuko dute parte ekimenean. Hemen ikusi daiteke zein pintxo aurkeztuko duen ostalari bakoitzak.
Lau sari
Kategoria bakarra izango du lehiaketak: Pintxo librearena. Hala ere, saria emango zaio baita pintxo barra onena aurkezten duen establezimenduari. Epaimahai tekniko bat egongo da, baina herritarrek ere aukera izango dute pintxoak baloratzeko. Taberna eta jatetxeetan egongo diren kupoiak bete beharko dituzte horretarako. Gauzak hala, sari bana izango dute baita herritarren pintxo eta pintxo barra gustukoenek.