Larunbat goizean (martxoak 4) egingo da Mugagabe-Trail Laudio Lasterketa. Hirugarren edizioa izango da aurtengoa eta, aurrekoetan bezala, bi ibilbide izango ditu. Ibilbide luzea 29 kilometroko luzera eta 1.700 metroko desnibela izango ditu. 9:30ean hasiko da eta hainbat menditik igaroko da: Goikogane, Mugarriluze, Kamaraka, Galarraga, Alpitxu…
Ibilbide herrikoia motzagoa izango da. 10 kilometro izango ditu, 500 metroko desnibelarekin. 10:00etan hasiko da. Alpitxu inguratu eta Goikoganeko mendiaren magalera igoko dira parte hartzaileak.
Izen ematea itxita
Bi probak Aldai Plazan hasiko dira. Izena emateko epea itxita dago dagoeneko. Hala ere, antolatzaileek herritarrei luzatu diete mendira edo Aldai Plazara gerturatzeko deialdia, “parte hartzaileei animoak emateko”.
Lasterketari buruzko informazio gehiago hemen.