Mobilizazioa egingo dute gaur, martxoaren 3ko sarraskiaren 41. urteurrenean

Erredakzioa 2017ko mar. 2a, 21:30

Mobilizazioa egingo dute gaur Laudion, 1976ko martxoaren 3ko gertakarien harira. 12:00etan izango da zita, Lamuza Plazan. “Kotxe kedada” egingo dute gero, 16:30etan Lanbide Heziketa Ikastetxearen aparkalekuan, Gasteizen arratsaldeko seietan egingo den mobilizaziora joateko.

Laudioko mobilizazioaren antolatzaileek irakurketa bat plazaratu dute biharko egunari begira. Bertan adierazi dute Laudion “oihartzun handia” izan zuela Gasteizen poliziak eginiko sarraskiak. “Erailketa horien biharamunean asanbladan bildu ziren Aceroseko langileak, eta arratsaldean fabrikako makinak gelditzea erabaki zuten”. Herriko Plazako elizan bildu ziren langileak. “Bertan adostu zen Aiaraldeko lehen greba orokorra izango zena, hiru egunetako iraupena izango zuena”.

"Etorkizunera begira"
Iraganera ez ezik, etorkizunera begira ere jarri dira mobilizazioaren antolatzaileak. “Klase borroka oinarri” izango duen alternatiba baten beharra aldarrikatu dute. “Horretarako beharrezkoa zaigu ostiraleko moduko egunetan kalera ateratzea”.

Irakurketa osoa hemen:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide