Zubiko parkeko urbanizazioa eta haurren parkea laster bukatutzat emango dituztela dirudi. Urbanizazioak irisgarritasun arazoak konpondu ditu, eta sarrera gehiago izango ditu inguruak, Zubiko Etxearen atzetik, adibidez. Bestalde, hesiak murriztu dira eta aurrerantzean bankuen funtzioa beteko dute.
Horretarako Asfaltos y Construcciones Morga SL enpresari esleitu zizkioten lanak 166.500 euroren truke. Hori bai, asko luzatu direnez -irailean hasi ziren eta luzapen bat agortu dute-, udalak zigor espedientea jarri du martxan.
Bestalde, haurrentzako parkea -ur-jokoak, tirolina...- Arrizabal Elkartea SL enpresak egin ditu 47.916 euroko kontratuari esker. Gainera, irudietan ikus daitekeen moduan, sakelakoak eta gailuak kargatzeko tresnak jarri dituzte.