Lapurreta jazo zen atzo gauean CD Laudiok San Martin futbol-zelaian dituen bulegoetan. Klubetik azaldu dute lapurrek barrakoiko bi ateak apurtu zituztela eta “diru kopuru handi bat” hartu zutela oinarri futboleko kuotetatik.
Lapurreta klubaren diru-kutxarentzako “mingarria” dela adierazi dute taldetik, eta gaineratu dute horrelako gertaerek agerian uzten dutela “San Martingo kirol-azpiegituren segurtasun eza”.