Gaur goizean izan da Mugagabe Trail Laudio lasterketaren III. edizioa. 9:30ean irten dira Aldai Plazatik lasterketa luzeko partaideak. 10:00etan, aldiz, lasterketa herrikoiekoen txanda izan da.
Lasterketa luzean Aritz Egea izan da metara iritsi den lehen korrikalaria, inguruko hainbat mendietatik 23 kilometroko ibilbidea egin ostean. Veronica Dominguez izan da lehen emakumezkoa. Joseba Urbano eta Hanot Etxebarri izan dira gizonezkoen kategorian bigarren eta hirugarren postuak lortu dituztenak, hurrenez hurren. Emakumezkoetan, aldiz, Arantzazu Perez izan da bigarrena eta Oihane Perez hirugarrena.
Bestalde, lasterketa herrikoian Iñaki Flores eta Laura Veronica Carrillo izan dira garaileak.