Ibone Sanchez laudioarrak irabazi du Basauriko Duatloia emakumezkoen kategorian. Lourdes Oiartzabal izan da bigarrena.
Indartsu hasi du duatloi denboraldia Sanchezek. Barakaldoko Duatloian ere lehen postua lortu zuen korrikalari laudioarrak, otsailean.
Datozen hilabeteetan beste hainbat lasterketetan parte hartzeko asmoa du. Hurrengo asteburuan Taldekako Erlojupeko Espainiako Duatloi Txapelketan egongo da, Boiron (Galizia). Apirilaren 1 eta 2an, aldiz, Vall D’Uixónen (Valentzia) egongo da laudioarra, Espainiako Duatloi Txapelketan.
Naiara Lekanda
Pasa den astean Arrigorriagan emaitza onak eskuratu ostean, asteburuan 3. postua lortu zuen Naiara Lekandak Erandion.