Laudioko udal langileen hitzarmena onartu zuten otsaileko udalbatzan. EH Bilduk eta EAJk aldeko boza eman zuten, PPk eta Omniak kontrakoa eta PSE-EE abstenitu zen.
Omniak argudiatu zuen zenbait ekarpen egin nahi zituela eta ez zirela onartu eta PSE-EEk azaldu zuen ikuskatzaileak ez diola oniritzia eman.
6 urtez egon dira udal langileak hitzarmenik gabe eta horregatik 2015ean sartuko da indarrean 2019an iraungitzeko.
Beharginen soldatei dagokienez, KPIk aginduko du igoeraren kopurua eta, gutxienez, % 1 igoko dute urtero. Horrez gain, kalkulatu dute udal langileek galdu dutela azken urteotan erosteko gaitasunaren % 6a eta modu mailakatuan berreskuratzea adostu dute.
Arreta zerbitzua arratsaldez
Gainera, udaletxeko herritarren arreta zerbitzua luzatuko dute arratsaldez ere eskaintzeko.