Nomeolvides elkartearen helburua da saski orekatuak osatzea, horregatik arroz edota pasta ez ezik, aipatutako elikagaiak ere eskatuko ditu. Gainera, garbiketarako produktuak ere beharko dituzte.
Bilketa Berriak eta Eroski supermerkatuetan egingo dute 20 boluntario inguruk. Horitako batzuek Apdeman parte hartzen dute.
Elkartasun ogia
Bestalde, Nomeolvidesek abiatu du egitasmo berria herritarrek ogia bermatu diezaioten behar duen familia bati. Horrela, bezero batek Otarteko dendetan edo Zuentzaten utz dezake ogia ordainduta eta elkarteak kudeaketak egiten ditu sendiak jaso dezan.
Momentuz 10 familiek eskuratzen dute horrela ogia.