Altzarrate Kultur Elkarteak salatu du San Martinen dituen bulegoetan lapurtu dutela. Emakumezkoen futbol klubean ordenagailua ostu dute, baina duela 10 egun inguru antzeko gertakaria jazo zen CD Laudioren azpiegituretan eta diru kopuru handia eraman zuten lapurrek.