Andoni Aldekoa laudioarrak ordezkatuko du Jon Ortuzar Euskalduna Jauregiko zuzendaritzan. Kazetaria da Aldekoa, eta ibilbidea luzea egina du EAEko hainbat instituziotan.
Hamasei urtez egon zen Bilboko Udalean lanean, Iñaki Azkuna alkatea zelarik. Alkatearen kabineteko arduraduna izan zen. Beste hainbat kargu bete du: Bilbao Turismo elkarteko lehendakaria, Arriaga antzokiko lehendakariordea eta Alhondigako kontseilaria, besteak beste. Horrez gain, Bilboko Udaleko Politika eta Planifikazio saileko kontseilari delegatua izan da.
Bilboko Udala utzita, Iñigo Urkulluren komunikazio zuzendari gisa aritu da lanean, orain arte.
Oposizioaren kritikak
Ibilbide luzea egin arren, Aldekoaren izendapena kritikatu du oposizioak. EH Bilduk salatu du “nahierara” hautatu dutela Aldekoa Euskalduna Jauregiko zuzendari berri gisa. Podemosek, aldiz, postu hori betetzeko “kultura munduari lotutako pertsona” hautatzea hobetsi du.