Telepizza multinazionalak Laudion duen saltokiaren aurkako ekintza egin dute bart gauean. Saltokia sinbolikoki itxi dute eta “54” zenbakia margotu dute atean, hori baita iaz prekarietatearen ondorioz hildako langileen kopurua, Topatu.info atariaren arabera.
Ez da ekintza isolatua izan. Euskal Herriko beste 9 herritan antzeko ekimenak egin dituzte, Topatu.info atariak jakinarazi duenez.