Ganbegi 6-2 Hockey Taldeak ez du garaipneik lortu asteburuan, partiduetan ondo jokatu arren. Larunbatean Liga Norte Kadete kategoriako partidua jokatu zen Gardeako zelaian. Ganbegik 2-3 galdu zuen Covadongaren aurka, baina lehenengo bi denboretan dominioa mantentzea lortu zuen Laudioko taldeak.
Arratsaldean, aldiz, Liga Norte Primerako partidua izan zen. Norgehiagoka horretan 2-3 galdu zuen Ganbegik Covadongaren aurka, baina jokaldi onak egiteko parada izan zuten.
Argazkiak: Juan Carlos Calavia