Larunbatean egin zen ArteArtean jaialdia Laudioko Gaztetxean. Eskualdeko zein eskualdetik kanpoko hainbat artisten lanak egon ziren ikusgai, arratsaldeko seietatik aurrera. Iluntzean hainbat sortzaile igo ziren oholtzara: Nerea Iglesias eta El Duende olerkariak, Izare talde akustikoa eta Aiala, Gatom, La Omega eta La Chula Potra rap abeslariak.