Laudioko EAJk jakinarazi du haserre dagoela EH Bildurekin, eta adierazi du udal gobernu taldea ez dela eraginkorra izan.
Jeltzaleen arabera, 2016ko inbertsioen % 28 soilik gauzatu dira, bi alderdien artean adostutakoaren % 6. EAJk nabarmendu du prozedurak arindu behar dituela EH Bilduk proiektuak egikaritzeko; Altzarrateko Antzokia, Lamuza Parkea, Zubiko Etxeko liburutegia eta Nagusien Egoitza, besteask beste.
Jeltzaleek gogoratu diote udal gobernu taldeari ez daukala gehiengoa eta akordioak ezinbestekoak direla. Zentzu horretan, EAJk ziurtatu du konfiantza galdu duela koalizioan eta daukaten konpromisoarekin jarraitzea baloratuko duela.
Irakurri EAJk bidalitako prentsa oharra osorik hemen: