Asteburuan izan ziren Udaberria txapelketako finalerdiak. Herriarenak pilota elkarteko bi kirolari aritu ziren nor baino nor: Aimar Amondo eta Haimar Sez. Kadete mailako lau t'erdiko txapelketan Saezek 22-21 galdu zuen Aimar Quintanaren kontra. Aimar Amondok, aldiz, 22-13 irabazi zion Asier del Campori; eta, ondorioz, datorren ostiralean jokatuko den finalerako txartela lortu du.
Eskolarteko txapelketa
Bestalde, eskolarteko txapelketako finalerdiak izan dira asteburuan Ogeta pilotalekuan. Herriaren taldeko kadeteak elkarren aurka aritu ziren, eta Oier Piconek 16-15 garaitu zuen Axular Alonso.
Haur "A" mailan, berriz, batetik, Arkaitz Eskuza 16-5 gailendu zitzaion Zaramagako Leire Garairi. Bestetik, infantil "B" kategorian Amurrioko Iñaki Jimenez kanpo utzi zuen Herriaren taldeko Gorka Oribek, 13-16 bukatu zen partida eta. Herriaren taldeak azpimarratu du eskuz banakako txapelketan finalista bat izango duela kategoria bakoitzean. Hori dela eta, kirolari guztiak zoriondu ditu.