Laudioko Pintxo Lehiaketaren X. edizioaren sari banaketa egin da gaur arratsaldean, Zubiko Etxean. 29 establezimenduk hartu dute parte lehiaketan, eta horietako seik lortu dute saria.
Hauek dira saritu guztiak:
PINTXO LIBREAREN KATEGORIA
Epaimahai herrikoiaren 3. saria: Haitzulo-Barri taberna, “Txarriboda” pintxoarekin.
Epaimahai teknikoaren 3. saria: Alboka taberna, “Rejos Chili Peppes” pintxoarekin.
Epaimahai herrikoiaren 2. saria: Iluntze taberna, “Iluntze janaurrekoa” pintxoarekin.
Epaimahai teknikoaren 2. saria: Haitzulo-Barri, “Txarriboda” pintxoarekin.
Epaimahai herrikoiaren 1. saria: El Tunel jatetxea, “Olagarro burruntzia patata moussearekin” pintxoarekin.
Epaimahai teknikoaren 1. saria: La Casa del Yogur establezimendua, “Ene lurreko zaporeak” pintxoarekin.
PINTXO BARRA ONENAREN KATEGORIA
Epaimahai herrikoiaren 1. saria: Iluntze taberna.
Epaimahai teknikoaren 1. saria: Lauri-Barria taberna.
Laudioko Garapen Agentziak (ekimenaren antolatzaileak) positiboki baloratu du aurtengo edizioa. “Herritarren iritzia ere hori dela dirudi”, adierazi dute agentziako kideek, “pintxoak bozkatzeko 5.000 orri banatu baitira lehiaketak iraun duen bi asteburuetan”.
Argazkiak: Julen Zubiete