Eskualdeko 80 dantzarirekin parte hartu zuen Nuria y Raquel dantza eskolak. 8 eta 18 urte bitarteko gazteak izan ziren parte-hartzaileak eta sari ugari eskuratu zuten.

Ballet Klasikoko lehiaketan Laudioko ikastetxeko bi taldek lortu zituzten sariak: Chicago eta Moon Trance taldeek, alegia. Gainera, Aiara Bilbao dantzariaren lana ere aitortu zuen epaimahaiak.

Asteburuan Madrilen
Burgosen arrakasta izan ostean, Madrilera joko dute dantzariek Acadek antolatutako IV. galan aritzeko. Hiriburuko Teatro Apolo famatuan izango da apirilaren 2an 11:00etatik aurrera.

Ikusi Nuria & Raquel akademiari buruzko bideoa: