2017/04/07 11:00

Ekitaldia

Korrika Laudion

Korrika Laudion
Herrigunea, Laudio

Korrikaren 20. edizioak bete-betean harrapatuko du Laudio Dolumin Barikuko ospakizunetan buru-belarri. Hala ere, egitarau bizia prestatu dute:

11:00etan Kun Kun batukadaren emanaldia Arrañopetik abiatuko da.

11:30ean “Euskara sari ziurra” kanpainaren sari zozketa Herriko Plazan.

12:45ean sartuko da Korrika Aretatik eta herrigunea zeharkatu ostean Arakaldorantz joango dira lasterkariak.

15:00etan Herri bazkaria egingo dute Gaztetxean.

19:00etan Txarlestrup antzezlana egongo da Aldai plazan.

20:00etan Nafarroa kanta taldeak Kantu-Jira hasiko du Herriko Plazan.

21:00etan Bertso-hop antolatuko du Gaztetxeak. Paula Amilburu, Izar Mendiguren, Ander Solozabal eta DJ Mikel Pastor arituko dira. Talokada herrikoia ere egongo da eta, bukatzeko, Radio Revolucion eta Eingo Al Deu taldeek joko dute.

Gainera, egun hori baino lehen Korrika Kulturala egingo dute, eta Laudion hurrengo ekintzek osatuko dute:

Martxoak 31: Antzezlana “Tren geltokia” Lanbide Heziketa Ikastetxean

Apirilak 2: Mendi ibilaldia 08:00etan eta 09:00etan Ugarte plazan

Apirilak 6: Umeentzako ikuskizuna “Piramideen bila” Patxin eta Potxinekin.

Hizkuntza: Euskara

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide