Izen berria jarri diote Laudioko Lanbide Heziketa Ikastetxeari. Laudioalde Lanbide Eskola deituko da aurrerantzean.
“Izendapen berri horrekin toponimo itxura eman nahi zaio izendapenari”, azaldu dute Udaleko Euskara Arlotik, “horregatik gehitu zaio gure leku-izenetan horren arrunta den '-alde' atala”.
Gaztelaniaz ere izendapen bera izango du ikastetxeak, eta ondorengo formak baliatu ahalko dira modu laburtuan izendatzeko: “Laudioalde L.E.”, “L.L.E” edo “LLE”.