Gaur Laudioko Bozeramaile Batzordea elkartu da Natxo Urkixo alkatearen aurkako isunari buruz aritzeko. Azkenean, EH Bilduk eta EAJk adostu dute testua.
Horretan salatu dute Espainiar Gobernuko Ordezkaritzaren salaketa ez duela oinarririk eta alegazioak egin dituztela. Izan ere, koalizioaren eta jeltzaleen ustez, udalak epaia bete du.
Gauzak horrela, EH Bilduk eta EAJk nabarmendu dute isuna jartzeko saiakerak ez duela legearekin zerikusirik, eta bultzada politikoaren ondorio dela.
Bukatzeko, Natxo Urkixo Orueta Laudioko alkateari babesa adierazi diote eta azpimarratu dute ankerkeriaz jokatzen ari direla bere aurka.

Omniaren oharra
Omnia alderdi independenteak oharra zabaldu du azaltzeko beste testu bat aurkeztu duela. Idazki horren abiapuntua zen alkatea babestea, baina, bere ustez, EH Bilduk eta EAJk nahiago izan dute kutsu politikoa duen testua onartzea.