Bi aldiz saiatu dira erretzen bitartekorik gabeko gazte laudioarra bizi den lekua Barakaldon

Aitor Aspuru Saez 2017ko api. 3a, 09:24
Bizi den tokian agerikoa da suaren eragina./ aiaraldea.eus

22 urteko gaztea Gurutzeta eta Llano auzuneen artean bizi da, errepidearen azpian, bitarteko ekonomikorik gabe. Ezezagunak birritan saiatu dira erretzen haren bizilekua.

Jatorriz Laudiokoa den gaztea Barakaldon bizi da, errepidearen azpian. Bertan bizi beharko du 3 hilabeteko errolda izan arte. Orduan, bazterketa soziala ekiditeko diru-laguntzak jasotzeko aukera izango du.

Bertako herritar ugariren babesa jaso du laudioarrak, 3 hilabete horiek ahalik eta hoberen igaro ditzan -metalezko atea jarri diote, besteak beste-. Hala ere, ezezagunek birritan erre dituzte bere gauzak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide