Emaitza oso onak lortu ditu Laudio Tenis Klubak asteburuan

Izar Mendiguren Cosgaya 2017ko api. 4a, 08:26
Larunbatean Mendizorrotzan jokatu zuten alebin eta benjaminek. Argazkia: L.T.K

Enara Ereño eta Iñigo Luengas izan ziren txapeldunak; eta txapeldunordeak Naroa Cereceda, Ieltxu Flores, Ander Urkiza, Joseba Aiz eta Ibon Arana. 

Mendizorrotzan (Gasteiz) izan zuten zita Laudioko 15 neska-mutilek asteburuan, eskola kiroleko jardunaldietan. Benjamin eta alebin mailan aritu ziren Andoni Suarez, Ander Urkiza, Danel Onieva, Ieltxu Flores, Eneko Arregi, Hugo García, Enara Ereño eta Iñigo Luengas. Infantil eta kadeteen artean, berriz, Naroa Cereceda, Ane Guerrero, Joseba Aiz, Ibon Arana, Joritz Flores eta Ekain Gutierrez.

Emaitza bikainak
Laudio Tenis Klubaren esanetan, onak izan ziren hala maila nola emaitzak. Hain zuzen, kategoria ezberdinetan taldeko bi kidek lortu lehen postua, eta bostek bigarrena.

Emakumezko Benjaminetan Enara Ereño izan zen txapelduna, eta gizonezkoetan Iñigo Luengas. Ander Urkiza sailkatu zen bigarren.

Kimuetan Ieltxu Floresek lortu zuen bigarren postua. Haur Kategorian, berriz, Naroa Cereceda eta Joseba Aiz izan ziren txapeldunordeak, emakumezkoen zein gizonezkoen modalitatean. Gizonezko kadeetan, berriz, Ibon Arana izan zen bigarren.

 Bestalde, Laudio Tenis Klubeko kideek VNRC txapelketako kanporaketa jokatu zuten larunbatean Faduran (Getxo). Txapelketak Euskadiko kluba, Nafarroakoa, Errioxakoa eta Kantabriakoa barnebiltzen ditu. Bertan hartu zuten parte sernior mailako Mikel Martin, Iñaki Aiz, Jon Andoni Martinez, Ivan Gonzalez eta Asier Motriko kirolariek. Playas de Getxo B taldearen aurka 4/3 galdu zuten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide