Uzta gazi-gozoa bildu du Ganbegi 6-2 HTak asteburuan

Izar Mendiguren Cosgaya 2017ko api. 10a, 08:17

Ganbegi 6-2 Hockey Taldeak larunbatean hiru partida jokatu zituen Gardean. Kadeteek 3-0 galdu zuten R.S Tenis taldearen aurka Iparraldeko Ligan, baina Lehen mailako taldeak 3-2 garaitu zuen R.S Tenis. Euskal Ligaren barruan, kadeteek bina berdindu zuten Jolasetaren kontrako norgehiagoka.

Iparraldeko Ligaren hamairugarren jardunaldia izan zuten Laudioko hockey jokalariek larunbatean. Kadeteen taldeari hiru goleko aldea atera zion R.S Tenis taldeak. Alabaina, partida ona egin zutela nabarmendu du entrenatzaileak, nahiz eta emaitza alde ez izan. Arduradunaren esanetan taldea osatzeko bost jokalari infantilen laguntza eduki zuten, "lan ona egin zuten". 

Iparraldeko Ligako lehen mailan, berriz, R.S.Tenis taldea izan zuten aurkari. Laudioarrek 3-2 garaitu zuten R.S Tenis, Unai, Josu eta Migelen golei esker. Zelairatu ziren kirolarien artean Aitor, Jon eta Iker kadeteak egon ziren, aurrez haien taldearekin aritu zirenak.  

Bestalde, igandean, Euskal Ligako laugarren jardunaldian aritu zen Ganbegi 6-2 H.T. Getxoko Jolaseta taldearekin neurtu zituzten indarrak 11:00etan. "Nahiz eta nekea pilatu izan partida ona egin zuten kadeteek, izan ere, bi partida jolastu zituzten jarraian. Asko ahalegindu dira eta partida irabazteko zorian egon dira", adierazi du entrenatzaileak. Gidariaren arabera, ezinbestekoa eta eskertzekoa izan zen jokalari infantilen laguntza. Aitor eta Jon izan ziren gol egileak.

Argazkiak: Juan Carlos Calavia

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide