Pasaden martxoaren 25ean, larunbatean “Igeriketa Laudio Sari Federatua” ospatu zen. Igerilariek entrenamenduetan egiten duten ahalegina merezi duela demostratu zuten. Orokorrean dakiten bezain ondo igeri egin zuten denek, irteera onekin, teknika ona, birajeak…
Laudioko zazpi igerilariak Zugaitz Ortiz, Beñat Gutierrez, Mikel Lopez, Iraitz Duarte, Asier Sanchez, Ainhoa Ugarriza eta Iraia Andino izan ziren eta igeri egin beharreko probak “Estiloko 200 metro” alde batetik eta 100 metrokoa bestetik.
Azkenik 4x50 metroko erreleboa egon zen. Beñatek, Iraiak, Asierrek eta Ainhoak igeri egin zuten erreleboa. Benetan proba ederra eta energiaz betetakoa. Laudioko igerilarien jarduna primerakoa izan zen, zazpien artean 5 sari irabazita.
Orain entrenamendu gogorrak geratzen dira hurrengo hilabeteetarako geratzen diren txapelketa garrantzitsuetarako prestatzeko.