Diru kopuru hori 916.328 euroko hasierako aurrekontuari gehitu behar zaio. Eraikina berreskuratzeko obrak urtarrilean hasi ziren, eta 6 hilabeteko iraupena izango dute, baina azkenengo aldaketa horien ondorioz hilabete gehiago luzatuko dira.
Aldundiak azaldu du hurrengo neurriak hartuko dituela: "altzairu ijetuzko egitura lagungarria sartuko da, eta, horrekin batera, bigarren barne eskailera bat eraikiko da terrazara igotzeko, oraingoarekiko simetrikoa, eta igogailu egokitu bat ezarriko da mugikortasun urritua duten pertsonentzat. Igogailuarekin eta eskailerarekin hobetu egingo da eraikina terrazatik husteko gaitasuna".