Urriaren 7an egingo dira aurtengo Koreografia Lehiaketa eta Parke Eguna

Erredakzioa 2017ko api. 18a, 07:15

Kasinoan egin nahi dute aurten Koreografia Lehiaketa. Argazkia: aiaraldea.eus

Lehiaketa Kasinoan egitea da SOS Laudioko Lamuza Parkeko kideen hasierako asmoa.

Egun berean ospatuko dira aurten Koreografia Lehiaketa eta Parke Eguna: urriaren 7an. Hala aurreratu du bi ekitaldien antolatzailea den SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformak.

Plataformatik adierazi dute aurreko urteetan “parketik kanpo” egin dela Koreografia Lehiaketa, “parkean ez baita egon berau burutzeko espazio aproposik, baina lekuz aldatzeko ideia izan dugu beti”. Gauzak hala, aurtengo edizioa Kasino berrituan egin ahal izatea espero dute plataformako kideek. Bertan egin ezingo balitz Parke Egunean jarri ohi den karpan egingo litzateke.

Parke Eguneko aurreko edizioen bideoak:

Koreografia Lehiaketaren aurreko edizioen bideoak:

Plataformaren prentsa-oharra, osorik:

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide