ETAren armagabetzearen ostean, hainbat pintaketa agertu ziren Laudion zein Euskal Herriko zenbait herritan, erakundearen ibilbidea goratzeko.
Laudion asteartean bertan ezabatu zituzten -irudian ikus daitekeen moduan-. Hala ere, Espainiako Gobernu Ordezkaritzak Laudioko udalari eta bost gehiagori -Gasteiz, Agurain, Hernani, Pasaia eta Donostiari- agindu zien asteazkenean pintaketak kentzeko.
Aginduari uko eginez gero, Javier De Andrések aurreratu zuen salatuko zituela. Dena den, Laudioko Udalak ezabatu zituen Espainiar Gobernuko Ordezkariak hedabideetan agertu baino lehen, eta ez zen kasu bakarra izan. Izan ere, Hernanik gauza bera egin zuen aurretik.