100 lagunek hartuko dute parte gehienez Santa Luziako Erronka Bertikalean

Aitor Aspuru Saez 2017ko api. 19a, 08:00

Iazko podiuma / aiaraldea.eus

Maiatzaren 27an, larunbatean, izango da lasterketa. Antolatzaileek partaidetza mugatuko dute: 100 lasterkari besterik ez dituzte onartuko.

Norbanakoek zein bikoteek izango dute parte hartzeko parada. 5 euro balioko du izena emateak, eta Laudioko Olimpus eta Amurrioko Ortu kirol dendetan egin ahalko da.

4.200 metroko krono igoera izango da proba. Ugarte Plazan abiatuko dute 10:00etan, gero Errekabietatik igaroko dira Santa Luziara heltzeko. Bertan hamaiketakoa egongo da, trikitilariek girotuta.

Sariak
Zenbait sari egongo da. Lasterketako emakume zein gizon garaileek kiloko txuleta, txapela eta ardo botila irabaziko dituzte. Bigarrenek, ordea, kirola egiteko materiala.

Lehenengo eta bigarren bikote mistoek ere saria izango dute, baita iazko marka hobetzen duenak ere.

Partaide orok jasoko dute kamiseta oroigarri gisa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide