Martxoko udal osoko bilkuran izan zen landa eremuko bideen inbentarioaren hasierako onarpena eta dagoeneko ikusgai dago udaletxean.
Herritarrek patxadaz aztertu dezaten dokumentua, udalak 3 hilabeteko erakusketa publikoko epea egingo du. Hortaz, laudioarrek parada izango dute udaletxera jotzeko asteartetan 16:00etatik 18:00ak arte eta ostiraletan 09:00etatik 14:00ak arte helburu horrekin.
Inbentarioarekin ados egongo ez balira, herritarren eskubidea da helegitea jartzea. Horrela, udalbatzak landu beharko ditu behin betiko onarpena erabaki baino lehen.
Inbentarioa 2010ean abiatu zuten eta bide guztiek fitxa eta informazio grafikoa daukate, eta bertan jaso dute udal bideak, erabilera publikokoak eta diru publikoz esku hartzea izan dutenak.