Bartzelonako Palau Sant Jordin dantzatu du Laudio Wellnes Crew taldeak

Izar Mendiguren Cosgaya 2017ko api. 23a, 16:19
Bartzelonan egon dira Laudio Wellnes Crew taldeko gazteak / L.W.C

Palau Sant Jordin dantzatu dute Laudio Wellness Crew taldekoek. Miamin ospatuko den munduko txapelketara sailkatzeko Espainiako Nazioarteko Hip-Hop txapelketan izan dira aiaraldearrak.

Bartzelonako Palau Sant Jordin izan dira Laudio Wellness Crew taldeko kideak. "Dantza urbano" modalitatean aritu dira, "Spain Hip-hop dance championship" lehiaketaren baitan. Iñaki Martinez Garciak azaldu duenez, 1000 dantzari inguru taularatu dira eta 10 ordu baino gehiago iraun du saioak. Emaitzarekin oso pozik azaldu da taldea, Miamiko munduko txapelketara sailkatu ez badira ere. 

Laudio Wellness Crew 11-16 urte arteko 17 gaztek osatzen dute. Gaurkoa, ordea, ez da izan haien lehen emanaldia: "DANTZATU lehiaketan izan ginen, Bilboko La Casillan. Penintsula guztiko 30 taldek hartu zuten parte, beste behin ere haien abilezia eta indarra erakutsiz". 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide