Avilesen eskuratu zuen atzo Espainiako Duatloi Kluben Liga Ibone Sanchez Garmendia atletak Diablillos taldearekin berriro, eta garrantzitsua izan zen bere partaidetza, gainera.
Izan ere, klubak 4 kide sartu zituen lehenengo 8 sailkatuen artean eta Ibonek 6. postua bereganatu zuen. Ordubete eta 5 segundoko marka egin zuen eta ahalegina goraipatzekoa da, berez, hurrengo bien markak 01:00:06 eta 01:00:07 izan ziren eta.
Liga 4 lasterketek osatzen dute eta atzo izan zen azkenengoa. Kirolari laudioarra pozik dagoela adierazi du eta nabarmendu du bete duela denboraldi hasieran jarritako helburua.