Emaitza oso onak lortu zituzten Aingeru Castrok eta Alaitz Urkiolak Azpeitiako Rallysprint-ean asteburuan, eta horri esker 2. dira sailkapen nagusian, lidergotik 5 puntura, hain zuzen. Guztira, 2,7 segundoko aldea atera zioten 2. sailkatuari.
Hala ere, lasterketa oso gorabeheratsua izan zen eta atzerapenak biderkatu ziren. Hasiera batean komunikazio arazoen ondorioz, eta gero istripuen eta matxuren erruagatik.
Berez, 19 parte-hartzailek ez zuten bukatu ibilbidea eta garabiek sekulako lana izan zuten kentzeko autoak errepidetik. Batzuk bide ertzetan bukatu zuten eta baten batek motorra ere apurtu zuen.
Rally txapelketa
Bestalde, Aingeruk eta Alaitzek ez diote lehiatzeari utziko eta asteburu honetan Lea-Artibaiko Rallya izango dute.