Laudioko EH Bilduk baliatu du apirilaren 26a exijitzeko Arabako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari kanpainak abiatu ditzaten ikusgarritasun lesbikoaren alde.
Aldi berean, bi erakundeei eskatu die horrelako egitasmoak egitea transexualitatea patologia izan ez dadin eta bazterketa ahalbidetzen duten aldagaiak plazaratzeko; generoa, jatorria, sexu praktikak...
EH Bilduk argudiatu du lesbianek ez dutela ikusgarritasun nahikoa esparru publikoan eta horrek bi ondorio dituela. Alde batetik, bitarteko sozialak gutxiago erabiltzen dituzte, eta euren identitatea ez dute modu askean bizitzen.