EH Sukarra, Txapelpunk, Akerbeltz eta Basajaun taldeek joko dute San Joan Astobitzako jaietan

Erredakzioa 2017ko api. 27a, 09:35

Txapelpunk taldea, 2014an Latiorroko Jaietan eskainitako kontzertuan. / aiaraldea.eus

Ekainaren 23tik 25era izango dira jaiak.

Laudioko San Joan Astobitzako jaietan zein musika taldek joko duten aurreratu dute jai batzordeko kideek. Ekainaren 23an Basajaun erromeriak joko du, udako solstizioa ospatzeko pizten den sua girotzeko. Hurrengo egunean, aldiz, EH Sukarra, Txapelpunk eta Akerbeltz taldeak igoko dira oholtzara.

Egongo dira baita bestelako ekintza batzuk, San Joan Astobitzako krosaren XII. edizioa tartean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide