Laudioko bost musika talde aurkeztu dira Nerbioi-Ibazabalgo Rockein musika lehiaketara, Laudioko Udaletik jakinarazi dutenez. 129 talde aurkeztu dira guztira.
Hauek dira bost talde horiek:
Il (Kris MG)
Disaster Now
Herio
Never on time
Trouble Shooters
Hala ere, Laudioko taldeek ez dute lortu norgehiagokaren finalera iristea. Maiatzaren 13an izango da finala Basauriko Sozial Antzokian, eta hiru izango dira sari nagusia lortzeko lehiatuko diren taldeak: Elortegi Anayak (Bakio), Los Cosméticos (Bilbo) eta Noga (Zarautz).