Iaz lehiaketatik kanpo geratu ziren Aingeru Castro eta Alaitz Urkiola, baina aurten garaipena erdietsi dute.
Dena den, txapela lortzeko lan egin behar izan zuten. Izan ere, larunbatean kolpea eman zioten autoari eta aldaketak egin behar izan zizkioten. Igandean, aldiz, euriari aurre egin beharra izan zuten, baina gurpilak aldatuta menperatu zuten errepidea.
Hasieran 90 autok parte hartuko zuten, baina horietatik 52k utzi zuten norgehiagoka, arrazoi ugariren ondorioz (istripuak, matxurak...).
Sailkapena horrela geratu zen:
SARIAK
Scratch sariak:
1/ Aingeru Castro eta Alaitz Urkiola (BMW M3)
2/ Iñaki Narbaiza eta Unai Etxeberria (Peugeot 208 R2)
3/ Garikoitz Lopez eta Urko Pagoaga (Citroen Saxo VTS)