Kepa Sojok adierazi duenez, "La casa de papel" telebista saioa ikusiko du; besteak beste, Itziar Ituño antzezle euskaldunari elkartasuna adierazteko.
Izan ere, zenbait txiolarik sortu zuten #Boicotlacasadepapel traola publikoak saioa ez ikusteko, Itziar Ituño agertzen baita.
Antzezleak behin baino gehiagotan azaldu du euskal preso politikoen sakabanaketaren aurka dagoela, eta hori dela kausa ETAren alde egotea egotzi diote kanpainaren sortzaileek. Gainera, nabarmendu zuten iraingarria zela Itziar Ituñoren pertsonaia polizia izatea.
Horren aurrean, Kepa Sojok mezua argitaratu zuen facebooken, euskal antzezleen aurkako erasoez nazkatuta dagoela adierazteko. Halaber, aldarrikatu zuen Itziar Ituño profesional eta pertsona ona dela, eta norberak nahi duen ideologia izan dezakeela.
Trending Topic
Traola Trending Topic izan zen, eta 16 orduz iraun zuen. Hori bai, mezu guztiak ez ziren boikotaren aldekoak izan, kontrako asko ere baziren.
Saiorik ikusiena
Dena den, boikotak ez zuen arrakastarik izan, eta "La Casa del papel" saioak audientziaren %25,1 bereganatu zuen; ondorioz, programarik jarraituena izan zen.
Parece que el #boicotLaCasadePapel ha surtido efecto. pic.twitter.com/Ixaa0K7rNu
— Isaac Parejo (@IsaacParejo) 2017(e)ko maiatzak 3