aiaraldea.eus

“Ageriko kontraesanak eta barreak” egon dira Aitor eta Beñaten aurkako epaiketan, bi gazteen arabera

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Laudio

Hamar egun barru aterako da sententzia, gutxi gorabehera.

“Ageriko kontraesanak eta barreak” egon dira Aitor eta Beñaten aurkako epaiketan, bi gazteen arabera
Aitor eta Beñat Madrilera gerturatutako lagun batzuekin, epaiketatik atera ostean. | Ikusi handiago | Argazki originala

Gaur goizean izan dute Aitor Martinezek eta Beñat Ereñok epaiketa Madrilgo Entzutegi Nazionalean. 10:30ak aldera sartu dira bi gazte laudioarrak epaitegian, eta 13:00ak aldera atera dira.

“Kontraesan argiak” azaleratu dira epaiketan, bi laudioarrek aipatu dutenez. “Bideoa plazaratu dutenean argi ikusi da bertan azaltzen zirenak ez ginela gu, barreak eta guzti egon dira”. Epaitegian esan diete hamar egunen bueltan aterako dela sententzia.

Elkarretaratzea gaur zortzietan
Elkarretaratzea egingo da gaur 20:00etan Laudioko Lamuza Plazan, bi gazteei elkartasuna adierazi eta epaiketa “muntaia polizial” batean oinarritzen dela salatzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa