Aiaraldea hedabidea izango da Laudioko Jaien pregoilaria

Erredakzioa 2017ko mai. 5a, 11:00

Aiaraldea proiektuko kideak, kooperatiba eratzeko batzarrean / Aiaraldea.eus

Aiaraldea hedabideak osatuko du San Roke Jaietako pregoia, Laudioko Udalak iragarri duenez. Jasotako proposamenak aztertuta hartu du erabakia Jai Batzordeak.

Udal ordezkariek azaldu dutenez, Jai Batzordeak hautatu du Aiaraldea komunikazio proiektua, euskararen alde egiten duen lana aitortzeko asmoz. Izan ere, hizkuntza gutxitua izan arren, euskara hutsean gauzatzen du jarduna hedabideak.

Pregoilarien aukeraketa egiteko proposamenak jasotzen dira lehendabizi, Jai Batzordean landu egiten dira ondoren, eta azkenik, bozka bidez hartzen da erabakia. Abuztuaren 14an izango da pregoiaren irakurketa ekitaldia.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide