Herriko kultura mapa osatu eta ondorioak aurkeztu ditu udalak

Erredakzioa 2017ko mai. 10a, 07:16

Laudioko Udal Gobernu Taldeak Kultura Maparen ondorioak aurkeztu du sortzaileen jarduera egituratzeko.

Laudioko Udalak bukatu du Kultura Mapa eta hiru ondorio nagusi zabaldu ditu:

-Antzokia izan behar dela kultura sorkuntzaren plaza.

-Lamuza Parkeak bete behar duela kultura birikiaren lana.

-Herriko kultura autogestionatua izan behar dela.

Horrez gain, mapa osatzeko prozesua baliatu dute kultura eragileen errolda betetzeko. Ekimena lantzeko zenbait bilera ireki egin dute, besteak beste.

Omnia ez dago ados
Omnia talde independenteak prentsa oharra egin du adierazteko ez dagoela ados prozesuaren ondorioekin eta bereziki azpimarratu du Lamuza Parkean egin behar dela antzokia, ez Altzarraten.

Horrez gain, kultura plan estrategikoa eskatu du eta baita jarduera kulturala zuzentzeko eta koordinatzeko tresnak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide